XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Elkarte hauek, ofizioaren arabera antolatuak, oso hierarkizaturik zeuden.

Denen gainetik, maisuak: lantegien eta lan-tresnen jabeak ziren eta beraiek jasotzen zuten etekinaren gehiengoa.

Hauen menpean, ofizialeak (soldata kobratzen zutenak) eta ikaslariak (kobratu gabe ofizioa ikasten ari zirenak).

Teorian, langile guztiek maisuaren gradua lortzerik bazeukaten ere, egitez geroz eta zailago bihurtu zen haraino iristea.

III. ALDAKETEN ERAGINA.

Aldaketa-multzo honek, nekazal aurrerapenak eta hiriaren berpiztea bultzatu zituen.

Beraz sistema feudalak berak ere eraldatu beharra zeukan nahitaez.

Hona hemen adibide batzuk: Merkataritzaren hedapenarekin diruaren emana ere bizkortu egin zen, nobleziarengan luxu-zaletasuna areagotu eta diru premia piztu.

Ondorioz, jaunek nahiago zuten errentak dirutan jasotzea lan-zerbitzutan baino.

Horregatik, hain zuzen, nekazalgoari jaun-erreserbak eskaintzen zitzaizkion errentan.

Bestalde, Europako hainbat lurraldetan gari-produkzioa gainbehera zihoan; nekazaritzaren beste adarrak, berriz, (ardoa, oihala, abereak) hazten, hauek errentagarriagoak bait ziren.

Hori zela eta, oinarrizko janarien halako handi bat inportatu beharra zegoen.

Azkenean, hiribildu berrien ugaltzeak klase sozial berri bat indartu zuen, burgesia alegia.

GORPORAZIO-IKURRA: Bordele-ko gozogileena.

MERKATARIAK SALEROSTEN. Merkatalgoaren goraldiarekin diru-erabilera hedatu egin zen.